Barajuengo urbanizazioaren exekuzio proiektua onartu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko ira. 30a, 12:12

Barajuen auzoko gune bat.

Aurreko eguenean egindako osoko bilkuran udalbatzak onartu egin zuen Barajuen auzoko urbanizazioaren exekuzio proiektua. Hala, beharrezkoak diren hainbat lan egiteko aukera zabaldu da orain.

Barajuen auzoko urbanizazioaren exekuzio proiektua onartu du udalbatzak eta Aramaioko alkate Asier Agirrek azaldu du lan horiekin beharrezko azpiegiturak baserrietara sartuko liratekeela; telekomunikazioak, udal-argiteria berriak eta saneamentuak, eta horrez gain, auzoko zorua berritu eta oinezkoendako gertatuko dela. "Aramaio moduko herri batendako, inbertsio handia suposatuko du horrek, bi milioi euro inguru beharko direlako", zehaztu du alkateak.

Statkraft enpresaren plan berezia

Bestetik, Statkraft enpresa norvegiarrak Eskoriatza eta Aramaio artean eraiki asmo duen Itsaraz parke eolikoa dela-eta, Aramaiok ez zuen onartu Statkraftek Itsaraz Parke Eolikoaren plan berezia izapidetzea, eta horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Statkraft enpresa norvegiarrak. Bada, udalak beste txosten juridiko batekin erantzun dio orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak