Urrezko Zeledonak elkarteak, Inspirartek eta Vital Fundazioak elkarlanean egin dute Ametsak ikus-entzunezkoa eta Gasteizko Dendarabako Vital Fundazioaren Gelan egin dute aurkezpena.
Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren bizi-ibilbidea jaso dute bertan. Eta protagonistaren ahotsa jasotzeaz gain, aramaioarra hurbildik ezagutu duten zenbait lagunek ere hitz egiten dute bertan.
Aurkezpena
Ekitaldiaren aurkezpen-ekitaldia Eduardo Vallek gidatu du, eta hainbat pertsonak hartu dute parte: Urrezko Zeledonen lehendakari Josemari Velez de Mendizabalek, InspirarT-ko ordezkari Marijo Lojok, ikus-entzunezkoaren gidoilari Enrike Ruiz de Gordoak, dokumentalaren zuzendari Eloy Gonzalez Gavilanek eta Gasteizko Kultura zinegotzi Sonia Diaz de Corcuerak.
Guztiek nabarmendu dute Sabin Salaberriren "eskuzabaltasun, zintzotasun eta lanerako jarrera agortezina".
Orain, asmoa dute dokumentala Gasteizeko eta Arabako beste zenbait kultura zentrotan proiektatzea, tartean, Aramaion.