Jubilatuek kantu liburua estreinatu dute euren egunean

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko ira. 23a, 12:18

Guztira 63 lagun elkartu ziren jubilatuen eguneko bazkarian eta lau nagusi omendu dituzte bazkalostean.

Egun garrantzitsua izaten da jubilatuendako Alaiak Jubilatuen Elkarteko Bazkideen Eguna eta giro onean ospatu zuten atzo, domeka. Meza ostean, Sagardo Egunaren ospakizunekin bat egin zuten lehenengo, eta ondoren, luntxa eta bazkaria izan zituzten.

Bazkarian 63 lagun elkartu ziren, eta bazkalostean, Alaiak Kantuan taldearekin batera, abestu zuten guztiek.  Aurtengo berrikuntza izan da orain artean lantalde bat ibili dela kantu liburu bat sortzeko asmotan, eta azkenean, guztira 211 kanturen letrak jaso dituzten eskuliburua estreinatu dute. Gainera, Arabako Foru Aldindiaren diru-laguntzari esker, 100 ale inprimatu dituzte eta Alaiak Kantuan taldeko kideei banatzeaz gain, bazkideek ere eskatu ahal izango dute.

Aurtengo omenduak

Urtero bezala, lau nagusi ere omendu zituzten ospakizunean. Aurten,  Justa Repecho, Karmen Astola, Rosita Balanzategi eta Karmen Arrizabalagak jaso dute elkarteko oroigarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak