Orixol mendizale elkarteko Eider Ballinak azaldu duen moduan, hasiera batean 60 lagunek zuten izena emanda atzo egin zuten Aitor Arana XXVIII. mendi martxarako, "baina beste 60 goizean bertan etorri ziren eta hala, 120 bat lagunek egin zuten mendi ibilaldia. Kopuru ona da". Bi ibilbide zuten aukeran eta erdiek hamahiru kilometrokoa –laburra– eta beste erdien hogeita bikoa –luzea– egin zutela gaineratu du.