60 bikote lehiatuko dira Aramaioko San Martin pilota txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko irailaren 21a

Egubakoitzean, atzo, jokatu zituzten Aramaioko San Martin pilota txapelketako lehen partiduak. Zazpi eta hamasei urte bitarteko Arabako 60 bikotek eman dute izena eta lehian ibiliko dira azarora arte.

Asteburu honetan hasi eta azaroan bukatuko da Aramaioko San Martin pilota txapelketa. Atzo, egubakoitza, jokatu zituzten lehen partiduak eta domekan jokatuko dira hurrengoak. Zazpi eta hamasei urte bitarteko Arabako gaztetxoek hartuko dute parte; 60 bikotek eman dute izena guztira. Txapelketa amaitu bitartean, egubakoitzetan eta domeketan izango dira partiduak, Aramaion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak