Bihar amaitzen da Aramaioko Irakurle Klub Feministan izena emateko epea

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko irailaren 19a

2024-2025eko ikasturteko Irakurle Klub Feministan parte hartu gura duenak berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidera idatzi behar du biharko.

Irakurle Kluba hilean behin batzen da irakurritako liburuaren eztabaidak eta hausnarketak konpartitzeko. Dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal izango da; besteak beste, Skolastikako kidea eta Euskal Filologian diplomaduna.

Lehen saioa urriaren 7an izango da, KZ gelan, 18:00etatik 20:00etara. Hurrengoak, berriz, azaroaren 4an, abenduaren 2an, urtarrilaren 20an, otsailaren 17an, martxoaren 17an, apirilaren 7an, maiatzaren 5ean eta ekainaren 2an izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak