Irailaren 21ean egingo dute Aitor Aranaren omenezko mendi martxa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ira. 17a, 10:05

Aitor Arana mendi martxaren XXVIII. aldia izango da, eta ibilbide luzea edo motza egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Irailaren 19ra arte eman daiteke izena webgunearen bidez; ondoren, egunean bertan ere egongo da aukera izena emateko.

Irailaren 21ean egingo dute Aitor Arana XXVIII. mendi martxa Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta eta ibilbide luzearen eta motzaren artean aukeratu ahal izango dute parte-hartzaileek.

Luzeak 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela ditu eta mendizaleak 07:30ean abiatuko dira frontoitik. Motzak, berriz, 15 kilometro ditu eta 800 metroko desnibela. Hauek 08:00etan aterako dira frontoitik.

Izen-ematea

Parte hartu nahi dutenek galdetegia beteta eman beharko dute izena irailaren 19a baino lehen. Modu horretan apuntatzen direnek, sei euroko transferentzia egin beharko dute ES29 3035 0161 28 1611005178 kontu korrontera, eta galdetegian txertatu beharko dute ordainagiria. Transferentziako kontzeptuan norberaren izen-abizenak jarri behar dira.

Dena den, egunean bertan ere egongo da aukera izena emateko frontoian bertan. Kasu horretan, hamar euro ordaindu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak