Aramaioko Iturzuri Emakume Elkarteak irteera antolatu du Gipuzkoako kostaldera irailaren 21erako. Zestoa eta Mutriku bisitatuko dituzte. Zestoan Lili jauregian eta Ekain Berri museoan egingo dituzte bisitak. Lili jauregian bisita antzeztuaren bidez Erdi Aroan murgilduko dira; Ekain Berrin, berriz, historiaurreko artea ezagutuko dute. Ondoren, Mutrikuko Piper jatetxean bazkalduko dute.
Irailaren 16ra arte eman daiteke izena, iturzuri@gmail.com helbide elektronikoan edo 685 72 12 23 telefono-zenbakian. Bazkide direnendako prezioa 50 euro da; ez direnek 55 euro ordaindu beharko dituzte.