Aramaioko Udalak aurreratu duenez, Arabako Foru Aldundia ikerketa arkeologikoak egiten hasiko da hemendik gutxira Barajuen auzoko Torralde inguruan. Lanak hasi aurretik, ordea, zapatuan auzolanean garbitu zuten gaztelua zegoen gunea hamabi lagunek Ondare Babeseko arkeologo baten laguntzarekin.
"Helburua zen kaskoa bera desbrozatu eta garbitzea; sasiak eta bestelakoak kenduz. Dozena bat lagun ibili gara. Ondare Babeseko arkeologo bat egon da gurekin zaintza lanak eta kontrol lanak eginez", azaldu du Asier Agirre alkateak.