Atzo jokatu zuten Aramaion plater-tiraketako Kurtzeta-Gain XXII. Saria. Denera 38 tiratzailek hartu zuten parte, eta tiraketa 15 plateretara izan zen. Irabazlea Juan Luis Nafarrate izan zen lehen tiraketan plater guztiak botata, eta bigarrenean, bostetik bost botata. Bigarren sailkatu zen, Unai Axpe, lehen saioan plater guztiak botata, baina bigarrengoan bostetik lau hautsi zituen. Hirugarrena izan zen Antonio Corral 15etik 14 plater botata, eta ondoren, bostetik bost jota.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.