Aurtengo Ibabeko Andra Mari Eguneko egitarauari goizeko hamaiketan emango zaio hasiera saldarekin eta, ondoren, 11:30ean egingo dute Batzar Nagusia. 12:30ean meza izango da, eta 14:30ean, berriz, bazkaria.
Arratsalde partean ere egongo dira ekintzak. Batetik, 17:00etan Kantu eta kontu ipuin-kontalaria arituko da 2 eta 12 urte bitartekoendako Andra Marin. 17:30erako, berriz, adin guztiendako hiru txirlo txapelketa antolatu dute.