Aramaioko Udalak kirol-eskaintza argitaratu du eta herritarrek hiru aukeretan izena emateko aukera izango dute: mantentze gimnasia, pilates eta zumba.
Hirugarren adinekoei zuzendutako saioak izango dira mantentze gimnasiakoak, eta martitzen nahiz eguenetan izango dira saioak 10:45etik 11:45era. Doakoa izango da eta urriaren 1ean hasiko dira klaseekin.
Zumba saioak, berriz, astelehenetan izango dira eta ordubete iraungo dute 18:30ean hasita. 60 euro balio du ikasturteak eta saioak hilaren 30ean hasiko dira.
Pilatesen kasuan, bi aukera egongo dira: goizez eta arratsaldez. Goizeko saioak martitzen eta eguenetan izango dira 09:30etik 10:30era bitartean, eta, arratsaldekoak, astelehen eta eguenetan, 19:45etik 20:45era. Ikasturteak 120 euro balio du eta irailaren 30ean izango da lehen saioa.
Izen-ematea eta kuotak
Irailaren 19a izango da izena emateko azken eguna. Udaletxean eman behar da izena eta kuota bertan ordaindu beharko da.