Abuztuari itxiera "mikatza" eman diola adierazi du Aramaioko Udalak eta ez duela ulertzen halako ekintzen helburua zein den: "Ez dugu ulertzen zein den dibertimendua, jolasa izan bada, edota zein den aldarrikapena, protesta egiteko ekintza izan bada".
Kalte materialez gain, gogorarazi dute sua egiten ari denak arrisku pertsonalak jasan ditzaketela, batez ere, espraiak errez gero. Udalak jakinarazi du, norbait paretan margotzeko espraiak erretzen saiatu dela frontoi atzeko rokodromoan: "Horrek dakarren arrisku pertsonalaz gain, eztanda egin dezakete, rokodromoak ere su hartu zezakeen".
Horregatik guztiagatik, gazte, heldu nahiz gurasoei eskatu diete halako ekintzat gaitzesteko eta laguntzeko halako ekintzarik gehiago gerta ez dadin: "Denona da herria eta denok zaindu behar dugu".
Auzolana, zapatuan
Ekainean margotu zuten auzolanean kanpoko frontoia, baina agertu diren kalteengatik, beste auzolan bat deitu dute zapatuan, 10:00etan, kiroldegi ingurua margotzeko, herritar guztiek erabiltzen duten espazioa delako.