Etxaguenen eta Gantzagan argindarra moztuko dute bitan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko uzt. 24a, 09:18

Etxaguen auzoa.

Uztailaren 30ean eta abuztuaren 3an egingo dituzte ordu erdiko argindar mozketak auzo bakoitzean.

Argindar instalakuntzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuarekin, Labeagagoikoa baserriaren eta Etxaguen artean egiten ari diren obra dela-eta, argi mozketak egingo dituztela iragarri du Aramaioko argindar banatzailea den Ion Errastik. Argi mozketek eragina izango dute zehazki Etxaguen eta Gantzaga auzoetan.

Moztuko duten potentzia 150 KVA izango dela adierazi du Errastik. Azpimarratu nahi izan du gainera, hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dutela, eta horren ondorioz, esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektrikoak deskonektatzea gomendatu du.

Uztailaren 30ean

Uztailaren 30ean egingo duten esku-hartzea Etxaguen auzoan izango da 09:00etatik 09:30etara bitartean, eta horren ostean, Gantzaga auzoan 09:30etatik 10:00etara egingo dute.

Abuztuaren 3an

Abuztuaren 3an, berriz, Etxaguen auzoan 12:00etatik 12:30etara bitartean moztuko dute argindarra eta Gantzagan 12:30etatik 13:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak