Domekan ospatuko dute San Kristobal eguna Aramaioko Uribarri auzoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko uztailaren 12a

Uribarriko San Kristobaletako ospakizuna, iaz.

Uztailaren 14an ospatuko dute San Kristobal eguna Uribarri auzoan, eta egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek. 

Eguna eguerdiko hamabietan hasiko dute, meza nagusiarekin, eta ostean, bertsolarien txanda izango da. 14:30ean izango da auzo-bazkaria, eta horren ostean, 17:00etan, umeek jolasetan aritzeko aukera izango dute.

Hala, 17:30ean egingo duten bolo-txapelketarekin itxiko dute egitaraua. Txapelketako lehen hiru sailkatuek eskuratuko dute saria. Halaber, egunean zehar taberna jarriko dute. Aramaioko Udalak eta auzotarrek herritarrak animatu dituzte domekan Uribarrira joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak