Aramaioko Udalak aurreratu du eraikinaren bigarren solairua lehen sektoreko jarduerendako "espazio administratibo" moduan egokituko dutela, eta, batez ere, lehen sektoreko langileek lan administratiboak garatzeko espazioa izango dela. Hala nola, bilerak egiteko edota esperientziak elkartrukatzeko.
Horregatik, udalak deialdia zabaldu du herriko eragile ezberdinek IBZ eraikinean duten interesa jasotzeko. Horregatik, eraikina erabiltzeko beharra duenak egitasmoaren berri eman beharko du Aramaioko udaletxean uztailaren 31 baino lehen, eta udaletxeko harreran, 945 44 50 16 telefono zenbakira deituta edo udala@aramaio.eus helbide elektronikora idatzita aurkeztu ahal izango da egitasmoa.
Herriko eragileen asmoak jasotakoan, udalak beste fase bati ekingo dio. Azaldu du interesa agertu dutenekin biduko dela eta elkarlanean eraikina dinamizatzeko faseari ekingo diola.