Aramaioarrak Europako Mendietan izan dira

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko uzt. 2a, 13:04

Europako Mendietan izan den Aramaioko taldea. (Argazkia: Orixol Mendizale Elkartea).

Pasa den asteburuan 22 aramaioar joan ziren Europako Mendietara Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta. Antolatzaileek adierazi dute "asko disfrutatu" dutela Naranjo de Bulnes inguruan: "Zapatuan ez genuen eguraldia alde eduki, baina umore onez hartu genuen eta pentsatutako ibilbidea gauzatu ahal izan genuen. 18 km inguru 1.500eko desnibel positiboarekin. La Terenosan gaba pasatu ondoren, domekan eguzkia atera zen eta beste ibilbidetxo bat egin genuen. 10 km ingurukoa 500eko desnibelarekin. Arenas de Cabralesera jaitsi ginen eta katxopo bazkaria izan genuen. Primeran pasatu genuen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak