Bi egunetan egongo da medikua aste honetan Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ekainaren 25a

Elena Mugarza medikua bihar, eguaztena, eta egubakoitzean egongo da Aramaioko osasun-zentroan kontsulta pasatzen. Erizaina, berriz, egubakoitzera arte egongo da.

Aramaioko osasun-zentroak aste honetan izango duen ordutegia argitaratu du Aramaioko Udalak. Elena Mugarza medikuak eguaztenean eta egubakoitzean pasako du kontsulta, 08:00etatik 11:00etara bitartean. Gaur eta eguenean ez da aurrez aurreko mediku arretarik egongo Aramaion. Horregatik, herritar horiek Arrasateko osasun zentroan artatuko dituzte egun horietan.

Erizaina, berriz, egubakoitzera bitartean 08:00etatik 15:00era egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak