Egitaraua gertu dago Aramaioko Azkoaga auzoko sanjuanak ospatzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 20a, 10:39

Zapatuko garagardo dastaketarako eta afarirako izena eman behar da; Azkoagako sanjuanak zapatuan hasi eta martitzenean amaituko dira.

Hilaren 22an hasi eta martitzenera bitartean ospatuko dituzte San Juan jaiak Aramaioko Azkoaga auzoan. Bihar 18:00etan igoko dute txopoa, eta 19:30erako garagardo dastaketa antolatu dute Garairen eskutik. Gaueko hamarretan izango da afaria, eta afalostea Beturra musika taldeak girotuko du.

Garagardo dastaketa sei euro izango da, eta 653 71 52 58 telefono-zenbakira deituta egin behar da erreserba. Afariak, berriz, 22 euro balio du eta 633 22 96 94 telefono-zenbakira deitu behar du joatea gura duenak.

Domekan haurrendako jolasak egingo dituzte, 18:00etan hasita, eta 19:30ean parrillada egongo da. San Juan sua 22:30ean piztuko dute, sorgin kalejirak eta trikitilariek lagunduta.

Astelehenean 12:00etan izango da meza eta ondoren ere parrillada egongo da. Arratsaldean, berriz, briska eta mus txapelketetan parte hartu ahal izango da eta haurrendako jolasak egongo dira. Martitzen eguerdiko mezarekin amaituko dira jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak