Bihartik aurrera etxeko txikienek ur parkea erabiltzeko aukera izango dute eta eskola egunetan ordutegia honakoa izango da. Astelehenetik egubakoitzera, 16:30etik 19:30era bitartean, eta zapatu nahiz domeketan 11:00etatik 19:30era. Halaber, eskolako opor egunetan, 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik.
Arauak ere zehaztu ditu udalak eta eskatu du ez jateko eta edateko eremu barruan, eta kristalezko ontzirik ez erabiltzeko. Horrekin batera, debekatuta dago bizikleta, patinete edota bestelako ibilgailuak nahiz animaliak parkean sartzea. Ura ez da edangarria.
Jaurlaritzaren osasun sailak ikuskatuko du parkea, dagokion higiene neurriak hartuz. Era berean, Udalak gogorarazi du ur parkea herritar ororena dela eta zaindu nahiz ongi erabili behar dela.