Hirugarren postua lortu dute Ullibarriaranak eta Nafarratek Espainiako Plater Tiraketa Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 10a, 14:51

Ezkerran, Ullibarrianara hirugarren postuan; eskuinean, Nafarrate hirugarren postuan. (Argazkia: KGPTK).

Atzoko jokatu zen mini foso modalitateko Espainiako Plater Tiraketa Txapelketa Santsoainen (Nafarroa) eta Aramaioko Kurtzeta Gain plater tiraketa klubetik bederatzi bazkidek hartu zuten parte.

Txapelketa 75 platertara izan zen eta beterano-master mailan –75 urtetik gora– Jose Inazio Ullibarriarana hirugarren postuan sailkatu zen 55 plater botata. 

Halaber, beterano kategorian Juan Luis Nafarratek ere postu bera lortu zuen 75 plateretatik 68 puskatuta. Maila berean, bosgarrena izan zen Angel Ullibarriarana 65 plater botata.

Klubetik adierazi dute atzoko eguna haize "indartsuak" markatu zuela eta horrek eragin handia izan zuela sailkapen guztietan. Dena den, "gustura eta pozik" daude lortutako emaitzarekin.

Denera 109 jaurtitzaile zeuden izena emanda atzo jokatu zen txapelketan, eta Aramaioko taldetik bederatzi lagunek hartu zuten parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak