Ekainaren 10etik 13ra bitartean Albinako urtegiaren inguruan egingo dute ikus-entzunezkoaren grabaketa eta Marixekan jarriko dute kanpamentua. Hortaz, gaurtik eguaztenera 08:00etatik 19:00etara bitartean egingo dira aldizkako itxierak; eguenean, berriz, 10:30etik 20:30era. Halaber, Marixeka inguruan jarriko dute kanpamendua.
Hala, Aramaioko Udalak adierazi du bi pertsonek seinaleztatuko dituztela errepideko itxierak, eta hortaz, herritarrei gomendatu diete egun hauetan "soseguz" igarotzeko tarte horretatik.