Gaztedi A taldea irabazle, Euskadiko Sokatira Txapelketan

Miren Arregi Amasorrain 2024ko ekainaren 9a

Euskadiko lur gaineko 640 kiloko finala jokatu zen atzo Aramaion eta erakustaldi ederra eman zuten lehian aritu ziren zazpi taldeek. Laukizko Gaztedi A taldeak irabazi zuen txapelketa 16,5 punturekin eta atzetik geratu ziren, Erandioko Goiherri (16,5 punturekin), Mutriku (5 punturekin), Akelarre (3,5 punturekin), Gaztedi B (3,5 punturekin), San Jeronimo (2 punturekin) eta azkenik Saturraran (puntu bakarrarekin).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak