Sastiñako musika festibala gaur eta datorren egubakoitzean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko eka. 7a, 14:30

Gasteizko Incomprendida Cassandra hirukotearen kontzertua izango da gaur Sastiñako ermitan.

Incomprendida Cassandra eta Ale & the Hopes taldeak gonbidatu dituzte Aramaioko ekaineko musika ziklora.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Aramaioko Udalak herriko erdigunean dagoen Sastiña ermitaren kanpoaldea musika agertoki bilakatuko du. Bi egitarau prestatu izan ohi dituzte, ekainean bat eta irailean bestea; gaur, egubakoitza, abiatuko dute lehenengoa.

Incomprendida Cassandra gaur

Gitarra akustikoa, perkusioa eta ahotsa lagun, nazioarteko askotariko kantu ezagunak interpretatuko ditu Incomprendida Cassandra hirukoteak. "Pop- rock doinuak eskainiko dituzte, talde ezagunen kantuekin osatuta errepertorioa; esaterako: U2, Pink Floyd, Black Crowes, Guns N'Roses, Muse, Aurora Beltran eta Amaral taldeen kantuak entzungo ditugu. Kontzertua dohainik da, 19:30ean hasita", azaldu dute antolatzaileek.

Ekainaren 14an izango da hurrengoa, eta Ale & Hopes taldea gonbidatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak