Pintaketen aurrean haserrea agertu du Aramaioko Udalak ez delako posible egindako lanak horrela zapuztea: "Ez da posible, atzo norbere egitekoak alde batera utzi eta auzolanera hurbildu ziren herritarrei honela errespetua galtzea. Ez da posible, denonak diren baliabide eta gastuak honela xahutzea. Egun bat ere ez du iraun frontoiak berdez margotuta, eta haserre gaude horregatik. Kalean pintaketak egin eta egotetik harago doa kontu hau, eta horregatik eskatzen dizuegu, mesedez, ez egitea eta ez onartzea horrelakoak gertatzerik".