Orixol Mendizale Elkarteak Picos de Europara txangoa antolatu du ekainaren 28tik 30era. Hilaren 28an 18:30ean aterako dira Aramaioko frontoitik eta domekan, hilaren 30ean, 17:30ean itzuliko dira Arenas de Cabralesetik.
Hiru eguneko bidaia da, eta lehenengoan bidaia egin eta Poo de Cabralesen egingo dute lo. Hurrrengo egunean, mendi ibilaldia egingo dute eta La Tenerosako ostatuan hartuko dute atseden. Azken egunean ere, mendi ibilaldia egingo dute eta katxopo bazkaria egingo dute. Azken hori aukerakoa da.
Izen ematea
Ekainaren 10a izango da ordaindu eta izena emateko azken eguna. Bazkideendako prezioa 120 eurokoa da; bazkide ez direnendako, berriz, 140 euro. Prezioak barne hartzen du autobusa, Poo de Cabraleseko gaua eta gosaria eta La Terenosako aterpetxeko afaria, gaua nahiz gosaria. Hala, azken egunerako antolatu duten katxopo bazkaria gura duenak 18 euro gehiago ordaindu behar ditu.
Ordainketa ES29 3035 0161 28 1611005178 kontura egin behar da eta galdetegira ordainagiria erantsi behar da.
Elkartetik adierazi dute azken orduko bajak suertatuz gero, ez dutela bermatzen dirua itzuliko denik.