Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian, eta ondoren, beheko txabola inguruan pintxoak eta edariak eman zituzten. Eguraldia ere aldeko izan zuten; izan ere, antolatzaileek adierazi dute bazirudiela "eguraldiak ez zuela lagunduko".
Hala, Fermin Etxebarriak, Aramaion urte gehien dituen herriko bizilagunak, ere ez zuen eguna galdu. "Uztailaren 7an 96 urte egingo ditu eta oraindik sasoi betean dago Santikurtzera igotzeko", diote antolatzaileek.