Aramaixo Herri Eskolako ikasturte amaierako festa ospatuko dute zapatuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 30a, 15:29

Iazko festako une bat. (Argazkia: GOIENA).

Pregoiarekin hasiko da festa, plazan, eta kalejiran joango dira eskolaraino; ondoren, han izango dira ekintzak.

Ikasturtea amaitzeko aste batzuk baino ez dira falta, eta, ohitura duten moduan, Aramaixo Herri Eskolan zapatuan egingo dute ikasturte amaierako jaia, eskolak eta guraso elkarteak antolatuta. 11:00etan hasiko da jaia, herriko plazan seigarren mailakoek egingo duten pregoiarekin, eta handik kalejiran joango dira eskolara.

11:30etik 13:00etara, slack line-a, ur parkea, ahateen arrantza, aurpegi margotzea, just dance-a, pintxo-chef-a, eskulanak, henna eta bestelako jolasak eta ekintzak izango dira. 14:00etan izango da bazkaria eta 15:30ean bingoan jolastuko dira. Azkenik, euskal jolasetan aritu ostean, 17:00etan amaituko da jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak