Axpe, Jauregi eta Nafarrate txapeldun plater tiraketako Euskadiko Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 27a, 11:31

Koldo Jauregi, hirugarren mailako txapelduna, erdian. (Argazkia: Kurtzeta Gain plater tiraketa elkartea).

Plater tiraketako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten atzo Eibarren foso unibertsalaren modalitatean, eta Aramaioko Kurtzeta Gain elkarteko Unai Axpe, Koldo Jauregi eta Juan Luis Nafarrate nagusitu ziren euren kategorietan. Oskar Arrizabalak bigarren postua erdietsi zuen.

Eibarreko Arrate tiro-eremuan jokatu zen plater tiraketako foso unibertsaleko Euskadiko Txapelketa eta 90 jaurtitzailek hartu zuten parte. Jaurtiketa 75 plateretara izan zen, eta aurreneko 24 sailkatuek beste 25 plater bota behar izan zituzten.

Kurtzeta Gain elkarteko kideek lortu zuten podiumera igotzea. Unai Axpe arrasatearra Lehen Mailako txapelduna izan zen 21/25/25/25 marka eginez. Hirugarren Mailan, berriz, Koldo Jauregi aramaioarra izan zen garaile 21/23/25/21 eginez. Beteranoetan ere, beste aramaioar bat izan zen garaile; hain zuzen ere, Juan Luis Nafarrate, 23/24/22/24 eginez.

Halaber, Laugarren Mailan Oskar Arrizabalaga bigarren sailkatu zen 23/24/19 plater botata, eta Enrike Ullibarriarana seigarrena izan zen beteranoetan 23/20/24 emaitzarekin.

Kurtzeta Gain plater tiraketa elkartetik adierazi dute "maila gorena" eman dutela: "Klubeko kideak oso ondo aritu dira Eibarren. Maila gorena eman dute eta emaitza ezin hobeak izan dira Kurtzeta Gain klubarendako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak