Aramaion ospatuko dute Euskal Herriko Alboka Eguna ekainaren 1ean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 23a, 12:26

Zenbait albokajole eta panderojole. (Argazkia: Wikimedia)

Ekainaren 1ean ospatuko da Aramaion Euskal Herriko Alboka Egunaren 21. edizioa eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Bazkarirako izen ematea maiatzaren 27an amaituko da.

Aramaion ospatuko da Euskal Herriko Alboka Eguna ekainaren 1ean, eta alboka protagonista duen egun osoko egitaraua antolatu du Haizem@n albokari elkarteak 21. ediziorako. Tartean, bazkaria –babajana– egingo dute, 14:30ean, kanpoko frontoi estalian, baina izena eman beharko da astelehena baino lehen –maiatzak 27–. Izena emateko, galdetegia bete edo haizemanalbokarielkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Helduendako txartelen prezioa hamar eurokoa da eta haurrena, berriz, bost eurokoa.

Albokarien topaketa herrikoiaren helburu nagusia da albokaren musika nahiz ondarea zabaldu eta indartzea. Antolatzaileek azaldu dute jaialdia erakusleiho "aparta" dela emanaldi tradizionalak zein egungo uztartzeak ikusgai jartzeko.

Egun osoko egitaraua

Eguerdiko hamabietan hasiko da albokarien topaketa eta honako hau da egitaraua:

  • 12:00 Kalejira Bizente Goikoetxea plazatik hasita
  • 14:30 Bazkaria
  • 18:00 Tik-tak Imaginaciones Nai konpainiaren ikuskizuna
  • 19:00 Besaide, Ursaria eta Intxixu taldeen kontzertua.

Txosna jarriko dute eta bokatak izango dituzte salgai kanpoko frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak