Zapatuan bi auzolan egingo dituzte Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko maiatzaren 23a

Aramaioko Lurgorri Eguneko Arreta Zentroa.

Aramaioko Udalak bi auzolan antolatu ditu zapatu goizerako. Herriko zati bat txukundu eta Aramaioko Eguneko Arretako Zentroa margotuko dute.

Zapatuan 08:30ean herriko plazan elkartzeko deialdia egin du Aramaioko Udalak Andra Marirako eskailera ingurutik Goikoerrotarako bidea garbitu eta txukuntzeko.

Bestetik, zapatuan, baina 09:00etan eguneko zentroan elkartuko dira Lurgorri Eguneko Zentroko paretak margotzeko.

Herritarrei auzolanean parte hartzeko deia egin die Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak