Debagoieneko Udalak Debagoiena 2030ekin elkarlanean ari dira eskualde mailan iraunkortasun irizpideetan oinarritutako eredua landu eta bultzatzeko. Testuinguru horretan, D2030ek antolatu duen Iraunkortasunari hamaika begirada izeneko ekimenean parte hartuko du maiatzaren 26ra bitartean.
Ekimenaren baitan, batetik, Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak erakusketa dago Sastiñako ermitan. D2030 ekimenak azken asteotan eginiko hitzaldietako informazioa dago jasota, herritarrengana are gehiago heltzeko asmoarekin. Maiatzaren 26ra bitartean bisitatu ahal izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Horrekin batera, gaur arratsaldean, 18:30ean erakusketa azaltzeko bisita gidatua egingo da.
Energia fakturaren azterketa
Bestalde, maiatzaren 24an, egubakoitza, etxeko argindarraren faktura egokitu eta optimizatzeko aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du Goienerrek Udaletxeko pleno aretoan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Aurrez hitzordua eskatzea gomendatu dute, modu horretan, pertsona bakoitzari gutxi gorabehera 30 minutuko tartea gordeko baitzaio. Horrekin batera, etxeko argindar fakturak eraman beharko dira hitzordura. Izena emateko 699 99 00 49 telefono zenbakira deitu edo ingurumena@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzi behar da.