Bi aramaioar daude Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Gontzal Belategi Zubia 2024ko maiatzaren 17a

Pasa den urteko finala. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Anitz Abarrategi eta Iraide Onaindia dira bihar Aramaion jokatuko den finalean kantuan izango diren bertsolariak

Bihar izango da Arabako Bertso Eskolen Eguna, Aramaion. Bertan jokatuko da 14 eta 18 urte artekoen Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Kultura etxean izango da, 19:30ean hasita. Sei bertsolari izango dira oholtza gainean; tartean, bi aramaioar: Anitz Abarrategi eta Iraide Onaindia. Haiekin batera Hegoi Amabizka, June Astegieta, Samu Rodriguez eta Urko Lafuente gasteiztarrak izango dira kantuan. Lehen bi postuetan gelditzen diren bertsolariek ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatzeko aukera izango dute.

Gaztetxoen txapelketa

14 eta 18 urte artekoen finalaz gain, 12 eta 14 urtek artekoek kuadrilla artekoa jokatuko dute, kultura etxean, 17:00etan hasita. Hainbat eskualde eta herritako gaztetxoak taldean arituko dira kantuan. Kuadrilla artekoaren ostean merienda egingo dute, nagusien finala hasi arte iraungo duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak