Atzo Aramaion Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen eta Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi eta Ane Arexolaleiba aramaioarrekin batera aritu ziren bertsotan Hegoi Amabizka eta June Astegieta. Danel Herrarte ere aritu zen bertsotan, baina Txapelketatik kanpo.
Peru Abarrategi izan da antolatzen ibili den pertsonetako bat eta adierazi du jarreraz "oso ondo" egon direla: "Niri asko gustatu zait erakutsi duten jarrera. Urduri ere bazeuden, baina hori normala da".
Finala maiatzaren 18an izango da, 17:30ean Aramaioko kultur etxean.