Ipuin eta mikroipuin onenak saritu ditu beste urte batez Txirritola Euskara Elkarteak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 10a, 18:21

Gaur arratsaldean egin dute Txirritola Euskara Elkarteak antolatzen duen ipuin eta mikroipuin lehiaketaren sari-banaketa kultur etxe kanpoan. Guztira 65 parte-hartzaile egon dira eta 48 lan aurkeztu dituzte.

Antolatzaileek adierazi dute eskolako ikasleen parte-hartzea erabateko izan dela. Lehen ziklokoen kasuan, talde lanean aurkeztu dute Dordoka uretan ipuina. Ondoren, bigarren eta hirugarren ziklokoek gai ezberdinetako ipuinak aurkeztu dituzte.

Nerabe eta helduendako zen mikroipuin lehiaketa. Nerabeen, kasuan, June Nafarratek hartu du parte soilik Mendiak aske ipuinarekin. Helduen mailan, berriz, Julen Arriolabengoaren Kanpai-jolea idatzia saritu dute. Bigarren saria Rosa Mondragonen Maitasun hitzak-endako izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak