Apirilaren 25ean Aramaioko 33 jubilatuk irteera egin zuten Bergarara. Hango Alde Zaharra ezagutu zuten bisita gidatuarekin. Ibilbidean zehar Udaletxea, Seminarixoa, Monzonen Etxea eta Auzitegia ikusi zituzten, besteak beste eta ondoren, Batzokian bazkaldu zuten. "Egun ederra pasatuta", Aramaiora itzuli ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.