Txirritola euskara elkarteak antolatutako lehiaketan edozein aramaioarrek hartu dezake parte eta ipuinak nahiz mikroipuinek euskarazkoak eta inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da.
LH1eko ikasleen ipuinek nahi duten luzerako lanak aurkeztu ahal izango dituzte; LH2koek, berriz, orri batekoa eta LH3koek bi orrikoa. Mikroipuinen kasuan, gehienez ere 100 hitz eduki beharko dituzte. Baloratuko dutena da euskaraz zuzen idatzita egotea –batuan edo euskalkian– eta originaltasuna.
Sariei dagokienez, pertsona bakoitzak bakarra jaso ahal izango du eta lanek gutxieneko kalitatea ez badute, sariak hutsik uztea erabaki dezake epaimahaiak.
Lanak aurkezteko modua
Lanak liburutegiak aurkeztu beharko dira apirilaren 24a baino lehen gutun-azal batean sartuta. Gainera, karta-azalaren gainean "Txirritola ipuin lehiaketa" idatzi beharko dute partaideek eta barruan egilearen izen-abizenak, jaiotze-data eta telefonoa edo e-maila.