Kurtzetaz gain beste hainbat tontor zuritu ditu Debagoienean. Aretxabaletan, esaterako, Kurtzebarri mendiaren ia barreneraino iritsi da elurra.
Eguerdirako atertzera
Eguerdi ingururako atertzera egingo duela esan du meteorologia agentziak, eta egunaren bigarren partean zaparradak urriagoak izango direla; hala ere, trumoitsuak izan daitezke horiek eta txingorra egin dezake. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira mendebaldeko haizearen eraginez.