Idoia Asurmendik 'De amar y desandar' disko berria aurkeztuko du Sastiñan zapatuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 21a, 11:11

Idoia Asurmendi, Sastiña ermita aurrean. (Argazkia: Txomin Madina).

Idoia Asurmendi aramaioarrak bihar kaleratuko du De amar y desandar izeneko bere bigarren estudioko lana. Aurkezpen bira apirilaren 13an hasiko du Eibarren, baina aurrez, zapatuan, martxoaren 23an, lan berria aurkeztuko du Sastiñan 12:30ean. Disko berriari buruz hitz egiteaz gain, bertako abesti batzuk ere joko ditu. Halaber, bihartik aurrera irakurri ahal izango da Puntua aldizkarian Txomin Madina kazetariak abeslari aramaioarrari egin dion elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak