Eguerdian, 12:00etan, eman zioten hasiera Sagardo Egunari Luis Polanco, Ramiro, Claudia eta Kimetz aizkolarien erakustaldiarekin. Ondoren, 13:00ak bueltan, pintxo potea egin zuten txalaparta, alboka eta trikitiaz lagunduta. Bildotsa bazkaldu ostean musika eta dantza izan ziren protagonista.

