Argia moztuko dute datorren astelehenean Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko martxoaren 14a

Artxiboko irudia.

Martxoaren 18an aldizkako argi mozketak egingo ditu Aramaioko Argindar Banatzaileak argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko. Argi mozketak herri osoan izango du eragina, Oletan izan ezik. Esku-hartzea 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo dute eta gomendatu dute esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatu eta igogailuak ez erabiltzeko. Hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak