Martxoaren 15ean amaituko da Gorbeialdeko bertso-abenturan izena emateko epea

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 11a, 15:47

Apirilaren 4tik 6ra egingo da Arabako Bertsozale Elkarteak Gorbeialdeko Kuadrillekin elkarlanean antolatu duen Gorbeialdeko bertso-abentura Espejon. Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte.

Euskaraz jolasteko eta bertsoetaz gozatzeko aukera izango dute inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburua duen egitasmoan. Gainera, Lautadako Kuadrillako umeak ezagutzeko aukera izango dute elkarrekin egingo baitute egonaldia.

Parte hartzeko izen-emate galdetegia bete behar da martxoaren 15a baino lehen. Gorbeialdeko Kuadrillako gazteendako prezioa 50 euro da. Edozein zalantza izanez gero, antolatzaileek adierazi dute hurrengo helbideetako batera mezua idazteko: araba@bertsozale.eus edo euskara@gorbeialdea.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak