Argia moztuko dute gaur eguerdian Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko martxoaren 8a

Bonbilak piztuta (Argazkia: Pixnio)

12:00etatik 13:00etara bitartean egingo dira argi mozketak atzoko matxura konpontzeko. Esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea, igogailurik ez erabiltzea eta etxean surik ez egitea gomendatu du Aramaioko argindar banatzaileak.

Eguerdiko ordu tarte horretan, argi hornidurarik gabe egongo dira Barajuan, Azkoaga, Zabola, Untzilla, Suña, Altzaga eta Gureia auzoetan. Halaber, aldizkako argi mozketak egingo dira Ibarra, Eguzkierripa, Mendixola, Etxaguen, Gantzaga, Labeaga, Ibabe, Arexola, Arriola, Uribarri, Zubieta, Arraga, Errotabarri eta Zalgo auzoetan.

Aramaioko argindar banatzaileak adierazi du hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak