Hiru aramaioar izango dira martxoaren 16an Gasteizen jokatuko den Arabako Bertsolaritza Txapelketako finalean. Dulantzin jokatu berri den finalerdiarekin erabakita gelditu da nortzuk jokatuko duten finala.
Manex Agirre bertsolari aramaioarrak eskuratu zuen finalerako lehenengo txartela 372 punturekin, Aramaion bertan jokatutako finalerdietan. Atzo berriz, Asier Otamendik irabazi zuen, eta hala finalerako zuzeneko bigarren txartela eskuratu zuen, 366.5 punturekin. Aramaioko Peru Abarrategi bertsolaria izan da hirugarren sailkatu, 365.5 punturekin; 354 punturekin berriz, Abetxukoko Iñaki Viñaspre pasatu da finalera; 353.5 punturekin sailkatu da hirugarren aramaioarra, Paula Amilburu; eta azkenik, 352.5 punturekin, Aroa Arrizubieta gasteiztarra ere izango da martxoaren 16ko finalean.
Gasteizko Prinzipal Antzokian jokatuko dute sei finalistek XVII. Arabako Bertsolaritza Txapelketako finala, martxoaren 16an 17:30ean.