Monika Landaluzek zinegotzi kargua hartu du Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 1a, 11:15

Asier Agirrek Aramaioko alkate kargua hartu zuenetik, EH Bilduren eserleku bat hutsik zegoen, baina atzo egin zuten osoko bilkuran hartu zuen Monika Landaluzek zinegotzi kargua.

Landu zituzten beste gaien artean, Eguneko Arretarako Landa Zentroa kudeatzeko zerbitzu kontratua esleitzeko espedientea izan zen. Duela hilabete batzuk abian jarri zuten kontratua esleitzeko prozesua, baina hutsik geratu zen. Alabaina, berriro jarri dute abian. Horrekin batera, udal langileen ordainsarien %0,5eko igoera adostu zuten.

Azkenik, galdera eta eskaeretan EAJko Jonatan Morenok galdetu zuen ea udal gobernua saiatu al den parke eolikoa egiteko asmoa duten lursailak erosten. Asier Agirrek hartu zuen hitza esanez, aerosorgailuak doazen lursail asko Udalarenak direla. "Ez dut uste eremu horretan lursailik erosi denik 90eko hamarkadatik". Hala ere, azaldu zuen Barajuen auzoko Torralde inguruko lursail bat erosi nahian dabilela Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak