Joan den egubakoitzean jokatu zuten mus txapelketa, Alaiak Jubilatuen Elkartean, eta Begoña Etxabek eta Diego Fernandezek irabazi zuten; bigarren sailkatu ziren Loreto Bengoa eta Begoña Urkia; hirugarren, Antonio Elejalde eta Bittor Kortabarria, eta, laugarren, Pedro Martin Etxebarria eta Martin Etxabe. Bestalde, erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du hilaren 16an, 10:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.