Heldu nahiz haur joan dira asteburuan Formigalera eta antolatzaileen esanetan, asteburu "ederra" pasa dute. Asteburuko tenperatura altuengatik elurra "baldintza onenetan" ez bazegoen ere, "konforme" itzuli dira eskiatzeko pista dezente aurkitu baitituzte zabalik: "Kontuan izanda azken hilabeteetan Pirinioak nola egon diren, elur barik, ezin gara kexatu".