Aramaioko Argindar Banatzailean eragin duen zibereraso batez ohartarazi du udalak

Julen Murua Mesonero 2024ko ots. 16a, 17:37

CIDE Energia Elektrikoaren Banatzaile elkarteko 190 enpresaren datuak argitaratu dituzte, tartean, Aramaioko Argindar Banatzailearena.

CIDE Energia Elektrikoaren Banatzaile elkarteak zibereraso bat jasan zuela adierazi du Aramaioko Udalak. 190 enpresak osatzen dute elkarteak eta, horietako bat, Aramaioko Argindar Banatzailea (AAB) da. AABk ohartarazi du "erasotzaileek argitaratu egin dituztela AABren bezero batzuen datu pertsonalak Deep Web-ean". Enpresa aramaioarrak jakinarazi du erasotzaileek argitaratu dituzten datuen arten "AABk kudeatzen dituen hornidura puntuei buruzko datuak" egon daitezkela; besteak beste, "hornidura-puntuaren kode unibertsala, hornidura helbidea eta titularraren identifikazio datuak".

Hala ere, AABk jakinarazi du ez dela espero "argitalpen horrek ondorio garrantzitsurik izatea pribatutasunari dagokionez"; dena den, egoki ikusi dute "bezeroei gertatutakoaren berri ematea beharrezko neurriak har ditzaten informazio hori modu bidegabean erabiltzeko balizko saiakeren aurrean". Enpresa aramaioarrak dio "erabat kontzientziaturik" dagoela datu pertsonalen babesarekin eta, beraz, "sarbide kontroleko eta informazioaren segurtasuneko neurri gehigarriak" hartu direla.

Bezeroek informazio gehiago nahi izanez gero 945 06 30 60 zenbakira deitu edo aab@aramaio.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak