Aramaioko Udalak eskatu diete LDT kanalak ikusteko arazoak dituzten herritarrei Llega700 enpresarekin harremanetan jartzeko ayuda@llega700.es helbide elektronikora idatzita edo 900 83 39 99 doako telefono zenbakira deietuta. "Esku-hartzearen helburua da belaunaldi berriko 4G eta 5G mugikor zerbitzua erabilgarri egotea laster Aramaion. Horri esker eraikin barruetako estaldura hobetuko da, bai eta estaldura eremua handitu ere", azaldu dute Udaletik.