Mozorro lehiaketa, iruditan

Aitor Agiriano Arrese 2024ko otsailaren 10a

Askotariko pertsonaiak hezurmamituz antzezteko duten trebezia erakutsi dute aramaioarrek mozorro lehiaketan. Bost talde parte hartu dute; 14 urtetik beherako kategorian bi taldek eskaini dute emanaldia eta helduen kategorian berriz, hiru taldek. Epaimahaiak emanaldiak aztertu ondoren, parte hartu duten guztiei sari bana ematea erabaki du.

Joxe Mari taldeak jaso du lehen saria umeen kategorian eta bigarrena Aramaixo Lihaz taldearentzako izan da. Helduen kategorian, berriz, Barkillerak taldearentzat izan da lehen saria eta Itzartuai taldeak jaso du bigarren saria. Emanaldi originalenaren saria Pantomima Made in Spain taldeak egindako antzezpenarentzat izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak